Juan Kruz Igerabideren Amilamiren eleberrian oinarrituta eta tradiziozko kontakizunetatik abiatuta, laminen istorioak kontatzen dira gertaera fantastikoak egungo gizartean kokatuz. Ongiaren eta gaizkiaren arteko borroka dago istorioaren muinean eta laminen istorioez gain, kontaketaren baitan, usain-belarrak, sehaska-kantak, aho-korapiloak eta instrumentu ezberkinekin egindako musikak txertatzen dira. Oizko instrumentuak aparte (eskuz soinua, alboka, e.a.) Etoile Magik, Boli Kostako, Euskal Herrira iritsi berriko artistak kantua egiten du.
AMILAMI ikuskizunak, euskal kultura herrikoia eta Afrikako musikak batzen ditu hizkuntz artistiko ezberdinak erabiliz, adibidez: ahozko narrazioa, ilustrazioa, musika, eta usainmena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario