domingo, 5 de septiembre de 2021

KORRI, KURU, KORRI - PANTZART Konpainiaren antzezlan berria

KORRI, KURU, KORRI 
PANTZART Konpainiaren antzezlan berria aurkeztu nahi dizuegu.
Korri, kuru, korri, 4 urtetik gorako haurrentzat objektuez osatutako obra da, Patxi Zubizarretaren izen bereko obran oinarritua. Zubizarretak 2019ko Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria lortu zuen liburuan, Europara iristen den mutiko afrikar baten istorioa kontatzen da.
Bazen behin jirafa bat Mediterraneo osoa zeharkatu zuena Etiopiatik Parisera 1827an egin zuen bidaian, abentura, agur eta agurrez beteriko bidaia. Orain, Kuruk ere bidaia bera egin du, eta ospitale batean bere onera etorri da, non neska gazte batekin topo egiten duen, patua dela eta, jirafaz mozorrotuta doana...



No hay comentarios:

Publicar un comentario