jueves, 19 de septiembre de 2024

METAMORFOSIEN JOKOA KOTXEPIN ARETOAN (LEMOA) / EL JUEGO DE LAS METAMORFOSIS EN LA SALA KOTXEPIN (LEMOA)

📆: Irailak 20, ostirala / 20 Setiembre, viernes
🕛: 18:30
📍: Kotxepin Aretoa






















Zoruaren gainean dagoen joko – taulan, publikoak istorioak, irudiak eta musikak hauta ditzake, elementu guztiekin koreografia anitza sortu arte.

Taula, irudi marraztuak dituzten lauki handiez osatuta dago. Publikoaren pertsona bakoitzak karta bat jasotzen du. Kartekin eta sortzen diren istorioekin jolastuz, Metamorfosiak hedatzen dira taula gainean. Metamorfosi bakoitzak soinu-giro bat dakar, publikoaren proposamenez Lucia Chamorro artistak berehala inprobisatzen duena. Elementu guztiekin: istorioak, musikak eta mugimenduak, koreografia anitza sortzen da, eta ikusleak gonbidatuta daude koreografia horretara parte hartzera.

 

Metamorfosien Jokoak, Emanuel Cocciaren ideia filosofikoa garatzen du: izaki bizidun guztiok, gizakitik hasi eta bakterioetaraino, bizitza bera partekatzen dugu, hasiera eta amaierarik gabe, mendeetan zehar transmititu dena eta benetan inorena ez dena. Bizitza collage iraunkor eta natural bat bezala, kosmikoa eta nahigabekoa, guztiok parte hartzen duguna eta unibertsoko elementuak nahasteko joera duena.




No hay comentarios:

Publicar un comentario